XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Erdaraz hasieran s + kontsonante edo r duten hitzei euskarak bereganatu dituenean protesi bokala jarri die orain arte.

Adibidez: a-: arratoi, arropa, arrosa; e-: erramu, errege, erregela, erremedio, Erroma, Errusia, estatu, ezpata; e- / i-: espiritu/izpiritu.

Eta joera horrek oraino duen indarra ikusiz, gisa bereko hitzak mailegatzean, aurrean e bat erastea gomendatzen da: erromantiko, erradiografia, erlatibitate, espeleologia, eski.

Baina ez dute zertan a / e / i-rik hartu aurretik, elkarketa dela eta, jadanik beste bokalen bat daramatenean: Erreforma / Kontrarreforma.

Salbuespentzat uzten dira azken orduko mailegu irentsi gabeak: hala nola, siglak: RENFE.

Izen propioak: Rembrandt, Roquefort, Sri Lanka, Stalin.

Eta berrikitan hartuak bereziki: radar, rally, ranking, record, robot, rock-and-roll, royalty, standard, stop.

2. Aintzina euskarak p-, t-, k- fonemak hasieran zituzten erdal hitzak pace, tempora, castellu mailegatzean, b, d, g- bilakarazten zituen eskuarki bake, denbora, gaztelu; (...).